Jokoa eta gamifikazioa

Jokoa gelan

Anuncios

Deja un comentario

Archivado bajo Uncategorized

Amaia Zubiria (Bisitaria)

http://www.eitb.tv/eu/bideoa/bisitaria/1453177324001/1496273192001/amaia-zubiria/

Amaia Zubiria eta Xabier Eguzkitze.
Elkarrizketa luze eta mamitsua

Deja un comentario

junio 26, 2014 · 3:58 pm

Euskara: mitoetatik egietara

UEUk antolatutako ikastaro honetan puntu hauek landuko dira, besteak beste

  • Euskara munduko hizkuntzen artean kokatzea.
  • Euskararen ustezko berezitasunak konparazioaren bidez aztertzea.
  • Euskararen azken mendeotako historiaren zenbait gai interesgarri azaltzea.
  • Euskararen historia aztertzeko metodoak azaltzea eta hausnarketa bultzatzea.

Deja un comentario

junio 26, 2014 · 1:59 pm

2011-2012 ikasturtea

Crisis y euskera izeneko artikuluan Pello Salaburu-k euskaltegien egoera kezkagarriez hitz egin du. Testu osoa irakurtzea merezi du; baina, niretzat hitz hauek bereziki esanguratsuak izan dira: “Algunos ayuntamientos importantes han retirado las ayudas que daban a los estudiantes, y se están tomando medidas que pueden cortar cortar el flujo de matrículas (…) no bajemos la guardia y dejemos de apoyar, sin calibrar bien las consecuencias, procesos que han requerido años de esfuerzo continuado por parte de tantas personas.”

Hitz horiek bereziki esanguratsuak egin zaizkit, zuzen-zuzenean neure egoerarekin lotu ditudalako.

Krisiaren aitzakiaz, Santurtziko Udal Euskaltegiko autoikaskuntza zerbitzuak ez du 2012-2013 ikasturterako finantziaziorik lortu:  HABEk ezarritako dirulaguntza sistema berriaren aizkorakadari gehitu behar zaio Santurtziko udalak ez duela zerbitzua babesteko dirurik. Horrek, besteak beste, matrikulazioaren jaitsiera nabarmena ekarri du; izan ere orain arte zerbitzu horretaz baliatzen zirenek ez dute gurean lekurik izango. Ikasleei ezin diegu eman eskatzen duten ikasteko moldea, gel@irekiaren bezeroak galdu ditugu. Baina, ahoa bete egiten zaio agintari askori gure hizkuntza egungo gizarteak dituen erronka berriei egokitzeko ahaleginak goraipatuz; ezinbestekoak omen dira ordu gutxiagoko moduluak, teknologia berrien erabilera, pedagogiaren berrikuntzei zabalik egotea… baina, krisi garaian politikoek uste dute gure proiektuak ez duela sosik merezi.

Beraz, aurten Santurtziko Udal Euskaltegiak ez ditu online ikastarorik eskainiko, ez bakarkako zerbitzurik, ez astean bi orduko talderik… Ikasleen eta  gizartearen premiei erantzuteko sortu zen zerbitzu hau, guztiz berritzailea, itxita geratuko da.

Euskaltegiko gel@irekia, XXI. mendeko euskaltegi baterako oinarrizko zerbitzu bezala ulertu beharko genukeena, gal daiteke. Eta horrekin batera galdu egingo dira, ohartu gabe, ixilean, zerbitzua antolatzeko eta aurrera ateratzeko beharrezkoak izan diren ahaleginak, irakasleen ilusioak, materialak eta dirua.

Deja un comentario

Archivado bajo hezkuntza